Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zer nahi duzue esatea? Asteazken eguerditik lanean ordu gehiago ematea tokatu zait, mugikorreko txoria ez zait isiltzen eta nire taldea lehen baino ahulago dago. Isaken fitxaketa ez zait hain onuragarria iruditu! Harrituta nago jendeari klub baten finantza-osasunak hainbeste ardura-tzea. Ulertzen dut partida bat 4-0 «irabazi dugula» esatea, horrek poz kolektiboan eragina duelako eta gozagarria gertatzen zaigulako. Baina 70 milioi «jaso ditugula» adieraztea? Nire kontuan ez dut zentimo berririk bat bera ere ikusi behintzat. Eta berriz diot, nire taldeak jokalari (on) bat gutxiago du.

Sasoia, futbol eta golak behar dira ezagutu berri ditugun Europako arerioei aurre egiteko. Klubaren ondasunaren egoera beste kupeleko sagardoa da. Epe luzerako kontua, kudeatzaileen ardura. Ez al ginen gelditu, ordea, gaur irabazi nahi genuela? Gaur nahi genuela Europan kolpea jo. Gaur nahi genuela handien aurka langa gainditu. Kirol arloan exijentziaren diskurtsoa inoiz baino ozenago bolo-bolo dabilen honetan, aurrelari batek alde egin eta txaloak en-tzutea miresgarria da. Hemendik hamar egunera taldea gaur baino indartsuagoa dela? Jo orduan txalo.

Bertsolari jakintsu baten iturrira jo dut, beste behin. Joxe Lizasok elkarrizketa batean hala esan zion Estitxu Eizagirreri duela hogei urte Argian. «Orain txaloa kasik ez da jotzen bertsoa ona zelako, ixiltzen zarelako baizik. Niri amorraziorik gehiena ematen didana da zenbait lekutan bertso ona edo txarra kantatu, txalo berdin-berdina jotzen dutela. Txistu jotzea ere ez da ederra izango, horixe ez zait tokatu, baina alferrikako txalo asko bai. Horiek ez dira sinistekoak». Erabat ados, Joxe.

Ez dute erraza Imanolek eta bere mutilek Europako multzo honetan. Ez daukate erraza gaur Elchen. Baina zuzendaritzak are eta erronka zailagoa du taldeari eskatzen dizkion emaitzen pareko baliabideak lortzea. Txaloak, amaieran.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios