Borrar
Reale Arena barnetik ezagutzeko tourra

Reale Arena barnetik ezagutzeko tourra

Xehetasunak lehen eskutik ikusteko aukeraz gain esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du

DV

Martes, 2 de abril 2024, 12:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pazko astean zer egin bila bazabiltza, Realak badu proposamena, etxeko txikienekin egitekoa ere nahi izanez gero eta baita egun hauetan Donostian dagoen orori bideratua. Izan ere, Reale Arena zure zain dago barrutik ezagutu dezazun, BStadium-en eskutik antolatutako estadioan egindako birari esker. «Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da», aurreratu du klubak.

Bisitariak «Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan» sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.

Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Hori bai, klubetik aurreratu dute hobe dela prestutasuna egutegian kontsultatzea eta sarrerak aldez aurretik hartzea. Prezioak bazkide izan ala ez eta adinaren arabera ezberdinak dira:

14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro; 14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro; 14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro; 14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro; eta bost urtetik beherakoak sarrera dohainik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios