Imanol, bere jokalariei argibideak ematen. / reuters

Omonia - Real Sociedad | Europa League Hiru izarreko sukaldaria

Olatz Elosegi
OLATZ ELOSEGI
1

Imanolen menu orekatuak

Hozkailuan eskura duen edozein osagairekin plater eder bat prestatzeko gai den hori omen da sukaldari ona. Sukaldatzen trebea da Imanol

2

10 nazionalitate batean, bi bestean

Bi zipretar Omoniaren hamaikakoan; gainerako 9ak beste horrebeste herrialdetakoak. Reala, aldiz, atzerritar bakarrarekin atera zen. Bigarren zatian batere gabe.

3

Illarraren ukitua bere horretan

Lesio eta urteen poderioz 4ak abiadura galdu duela bistakoa da, baina ez baloia bikain kolpatzeko gaitasuna. Atzo Navarrori jarri zion baloiak magia zeraman.

4

Harrobi agortezina

Aurkariaren maila mugatua izanik ere, Europako partida bat harrobiko 8 jokalarirekin amaitzea ikusgarria da.

5

Hamabost puntu lortu dituen bakarra

Balentria biribiltzea falta da, baina taldeak orain arte Europa League honetan egindakoa txalotu baino ezin da egin.