

Secciones
Servicios
Destacamos
G. L.
donostia.
Jueves, 9 de febrero 2023, 17:10
Aihen Muñoz Realeko atzelariak argi utzi nahi izan du aldagelak zer iritzi duen lan saioen intentsitatearen eta lesioen arteko balizko loturaren inguruan. «Horrela entrenatzeak garamatza gauden tokira». Kito. Akabo eztabaida. Jokalariak dira egunerokoan estutu nahi duten aurrenekoak, nafarraren esaldiaren arabera, nahiz eta min hartutako taldekide asko izan. Lesioak, baita hamar batera badira ere, «futbolaren kontuak dira. Argi daukagu zorte txarraren ondorioz etortzen direla. Nire kasua da adibide bat. Celtaren aurka ondo nengoen eta bat-batean lesionatu egin nintzen. Zorte txarra. Zubietako egunerokotasuna oso ona da eta horrek eramaten gaitu goian egotera».
Azken jardunaldian eskuin hegaleko atzelaririk gabe aritu zen taldea, Aritz, Gorosabel eta Sola min hartuta zeudelako. Barrenetxea eta Zubeldia erabili zituen Imanolek posizio horretan baina Aihen bera ere gertu zegoen bere kokapena ezkerretik eskuinera aldatzeko. «Ni denerako nago prest, misterrak esaten duen tokian jokatzeko, alegia. Beti ezkerretik aritu izan naiz baina beste aldetik lehiatzeko arazorik ez dut. Aritu izan naiz hegal horretatik, baina aspaldi eta aurrerago, ez atzelari. Baina edozertarako nago eta tokatzen bazait, ondo egin beharko dut».
Solaren itzulerak aukera hori baztertzen duela ematen du eta Aihen beste behin atzeko lerroko ezkerraldean ikustea espero da datorren astelehenean Cornellán. Hori nahiko luke berak behintzat. Izan ere, Diego Ricorekin lehia du postu bererako. Real Madriden eta Valladoliden aurka 45na minutu jokatu dituzte, zati bana. «Imanolek hala izatea erabaki du azken norgehiagoketan eta biok ondo egon gara. Ni azken partidarekin gustura geratu nintzen. Ea Espanyolen aurka zein aukera hartzen duen».
Hobera joatea espero du Realeko '12'ak datozen aste eta hilabeteetan. «Denboraldiko lehenengo partean gustura sentitu nintzen. Gero lesioa izan nuen eta Mundialeko geldialdia etorri zen. Diego Rico oso ondo aritu da bitarte horretan. Orain, berriz, erritmoa hartzen nabil eta ea laster nire maila onena berreskuratzen dudan».
Min hartuta egon diren jokalariak bueltatzen hastea «oso albiste ona dela» dio Aihenek, baina hamar lagun falta izan direnean ere «taldeak aurrera egin duela» azpimarratu du. «Asko falta direnean bai nabaritzen dela hutsunea, baina Ander Martin edo Jon Magunazelaia bezalako harrobiko jokalariak hor egon dira behar izan direnean, eta oso ondo egin dute euren lana. Daudenekin beti aurrera egiten dugu».
Horren ondorioa da taldea egun hirugarren egotea ligako sailkapenean. Champions hi-tza bolo-bolo dabil zaleen ahotan. Halere, jokalariek ez dute hurrengo partidatik harago joan nahi. «Espanyolen aurkakoa prestatzen ari gara. Hurrengo partida da beti helburua. Ahalik eta goien bukatu nahi dugu. Eta Europa League? Oraindik asko falta da. Gainera, guk baino lehenago jokatu behar dute beste batzuk».
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Noticia patrocinada
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.