Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

  1. 1

    Ostirala eta horiz jantzitako taldea aurrean

Aurrekariak ez ziren itxaropentsuak, baina atzokoak otsailaren 23ko gau petral hartatik gutxi izan zuen. Negua amaitu ote da?

  1. 2

    Zortzi partidaren ostean, atea hutsik

Mallorcako berdinketaz geroztik, partida guztietan atera behar izan du Remirok baloia bere atetik. Atzo behingoz ez.

  1. 3

    Gola sartzea ez da nahikoa Mikeli lekua kentzeko

Silva edo Sadiq? Ez, Oyarzabal, eta beste 10. Imanolek, Luis Enriquek, De la Fuentek... zeozergatik dute hainbesteko fedea eibartarrarengan.

  1. 4

    Braisen bertsio honekin errazagoa Europara iristea

Realaren hilabete bikain horietan oinarrizko pieza izan zen galiziarra. Atzo aspaldian ez bezala ikusi genuen eta eskertu zuen taldeak.

  1. 5

    Etenaldiaren ostean, 9 final

12 jokalarik ez dute atseden hartzeko aukerarik izango baina selekzioek dakarten giro aldaketa azken txanpari indartsu ekiteko bailatu dezatela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios