Ispilu erraldoia

Gaizka Lasa
GAIZKA LASA

Igandean hasiko da Realaren denboraldia. Igandetik aurrera zerbitzatuko da gipuzkoarrak ere gehien asetzen dituen koktela, astero poza, haserrea, emozioa, ilusioa, frustrazioa eta zoriona propor-tzio desberdinetan nahasten dituena. Beste osagai bat ere izan beharko luke beroguneak orekatzeko erabiltzen dugun freskagarriak. Sinesgarritasuna. Aspaldi honetan, bi jokalariren artean ukitu txikiena dagoeneani ruzurra gailendu da futbol zelaietan. Antzerkia aipatzen da, baina jokalari batek lurrean aurpegia estaliz eta marruka egiten duen horrek ez du zerikusirik arte noblearekin, intentzio gaiztoko gezurrarekin baizik. Gero datoz albo-kalteak. Milaka pertsona ernegatuta, kolore desberdinekoen arteko irainak eta, okerrena, telebistaz ikusten dituzten horiek bezalakoak izan nahi duten umeen jokabide artifiziala. Penaz ikusi dut uda hasierako txikitxoen torneoetan. Futbol profesionala ispilu erraldoi bat da. Zer ikusi, hura ikasi. Eta gipuzkoarrentzat, futbola Reala da.

Talde txuri-urdina sailkapenaren goiko aldean ikusi nahi dugu. Noski. Golak eta joko alaia. Noki. Sendotasuna eta kemena. Baita ere. Baina harro sentitu nahi dugu. Eta futbolean azkenaldian ikusten diren jokabide makur batzuk alde batera uztea eskatzen du horrek.

Gainera berdin da. Ez gara horrekin urrutira iritsiko. Epaileak alde izateko guda aspaldi galdu genuen. Madrilgo programetan minutuak izatea bezalaxe. Sekula. Ezta lider joanda ere. Bihar hasiko da liga Realarentzat, Txirrita handiaren jaiotegunaren urteurrenean. Ez zen hura itxurakerietan ibili zalea. Naturala gizona. Haren bertsoa realzalearentzat baliotsua gaur: «Gure tartian gauza bat dago izugarri itsusiya/begiyetako bista ona ta elkar ezin ikusiya/Juezak alde daukazkiyenak irabazten du auziya/eta orduan egingo diyo berak nai duen guziya/aundi gaiztuak nai duen arte txiki onaren biziya».

Temas

Zabalik