Secciones
Servicios
Destacamos
Kirolak eraiki dituen topikoen artean esaldi mamitsuak ere badaude. «Goi mailara iristea baino gehiago kostatzen da bertan irautea», dio batek. Nork asmatu zuen ez dakit, baina zergatiari susmoa hartzen diot. Altuerara egokitzeko modu xelebrea du gizakiak, baita Gipuzkoa aldean ere. Zeru-goietan ikusiz gero, norberak bertakotzat hartzen du bere burua. Eta denbora bat pasatu ondoren, inguru liluragarria zena txoko arrunt bihurtzen du subkontzienteak. Realari gertatzen ari zaio ligako hirugarren postuarekin.
Goiko aire hori, bestalde, kutsatuta egon ohi da. Bernabéun berdinketa baliotsu hura lortu eta gero, taldearen inguruan entzun ziren laudorio puztuek poluzioa zeramaten. Arnastu eta biriketaraino sartzen da hori. Eta zikina ateratzeko baliabide bakarra dago: norberaren mugen aurka tupust egitea. Behin eta berriro. Etengabe. Norberaren gaitasunak muturreraino eramatea. Kontaminaziotik babestu nahian kobazulo batean sartu eta era basatian bizitzea, intxixuek egiten zuten eran. On Manuel Lekuonak hala deskribatu zituen: «Ezkuta-tzen dira baina haien abestiak entzun daitezke. Harkaitz zuloetan bizi dira, aberastasunez inguratuak». Hala komeni Realari egitea. Gero eta piztiago izatea, eztabaida finetatik alde eginez. Izan ere, azken boladan Zubietako lan intentsitatearen inguruan zalantza izpiak sortu dira. Kutsadura aztarnak. Inon baino gogorrago entrenatzen delaren uste erdi ustela zabaldu da. Eta hori gutxi ez balitz, 'Superliga' proiektuaren sorginkeriak ere talde txuri-urdina harrapatu nahi du. Hobe duzue, Imanol eta mutilak, intxixuaren eredua jarraitu. «Bi adar ditu, janzten da larruz, elkar ulertu keinuz ta orruz. Erdi pizti, erdi humano, ez dago ero, ez dago sano...». Onenen pare zabiltzatela? Pentsa zer egin duzuen gaizki! Gehiegi entrenatzen duzuela? Eman beste estutu bat! Joselu falta duela Espanyolek? Erne! Kutsadura. Izan basati.
Publicidad
Publicidad
Noticia patrocinada
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.