Borrar
Asier Illarramendi mueve el micrófono a su gusto en la sala de prensa de Zubieta. Lusa
Illarramendi: «Azken gola afizioak sartu behar du»
Real Sociedad

Illarramendi: «Azken gola afizioak sartu behar du»

Europa League ·

Realeko kapitainak taldean sinesten duela jakinarazi du eta «denon artean lortuko dugula» adierazi du, Erromaren aurkako kanporaketa irauli daitekela zabalduz

Gaizka Lasa

Gaizka Lasa

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 14 de marzo 2023, 14:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Realeko kapitainak Erromaren aurkako kanporaketaren inguruan mezu baikorra zabaldu du gaur goizean Zubietako entrenamendua amaitu eta gero. «Badakigu gai garela kanporaketari buelta emateko. Sinesten dut talde honetan. Zaila dago 2-0 emaitzarekin baina Erroman gauza batzuk ere ondo egin genituen, beste batzuk zuzentzeko digun arren, eta uste dut gai garela honi buelta emateko. Hortarako ari gara lanean aste osoan».

Mutrikuarrak gau historiko bat posible ikusten du. «Guk sinesten dugu eta hori da lehenengo pausoa. Denon indarra behar dugu. Han, Erroman, bizitakoa orain hemen beraiek bizitzea nahi dugu. Zaleen indarra beharrezkoa izango da. Partida hasi baino lehen hasi behar gara markagailua iraultzean pentsatzen. Badakigu gurekin egongo direla zaleak eta berotasuna emango digutela. Azken gola beraiek sartu behar dute».

Hala ere, eskarmentu handiko jokalaria izanik, Illarramendik badaki ezin dela helburua minutu gutxi batzuetan lortu. «Burua hotz eduki behar da nahiz eta bihotza topera izan. Partidak 90 minutu izango ditu. Han ere nahiz eta lehenengo minututan gola jaso gauza asko egin genituen ondo. Ez genuen asmatu eta bigarren golarekin maldan gora jarri zaigu kanporaketa, baina partido osoan zehar gauza asko egin genituen ondo eta mina eman genien».

Errromakoaren ondoren, Imanolek halako partidak taldeari handi geratzen zaizkiola esan bazuen ere, Illarramendiren arabera «entrenatzaileak ez du hori pentsatzen. Berak ere sinesten du iraultzan. Egun hartan denak ginen gure onetik aterata, baina Imanolek beti sinistu izan du eta buruan sartu digu gai garela».

Burumakur dagoen zaleari ere helarazi dio mezua. «Arrazoi asko eman ditugu guregan sinisteko. Beste behin gure ehuneko ehuna emango dugu. Azkenean, denon artean lortuko dugu»

Publicidad

Publicidad

Noticia patrocinada

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios