Borrar
Lobo Altuna
Guarda la terza maglia /Begirazazu hirugarren elastiko hori
Milango Inter

Guarda la terza maglia /Begirazazu hirugarren elastiko hori

Beltz laranjaz jantzi arren, asteazkeneko 87 minututan zehar ez ziren mutil estilo handiko horiek txuri-urdinez janzten zuten besteak baino hobeak

Begoña del Teso

San Sebastián

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 24 de septiembre 2023, 12:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikaragarria izan zen asteazkeneko partida Donostiako Reale Arenan ('Anoeta', kasik denontzat). Dastatu genituen lehenbiziko minutuak, lehenbiziko jokaldiak, lehenbiziko aukerak, lehenbiziko bultza, lehenbiziko Realeko jokalarien eta zaletuen arteko elkartasuna (partida amaitu arte eta gero ere iraun zuena…), estadioaren orroa, estadioaren klima eta segundo batez ere potentzia, indarra, galtzen ez zuen klimax, lehenbiziko gola (gure eztarriak zaintzen dituen santuaren izena daraman futbolari Galiziakoak sartua…). Lehenbizikoa eta bakarra, eta bakana partidaren 87. minutu arte… Ikaragarria. Harrigarria. Izugarria. Zoragarria. Sekulakoa. Itzela. Marka guztiez kanpokoa. Ikusgarria. Entzungarria. Esnetan izan ginen. Aparretan izan ginen. Izerdi patsetan ere sarri ematen baitzuen gu geu ginela zelaian pasa denboraldiko Txapeldunen Ligako txapeldunordea izan zen (eta oraindino den)Milango taldekideen aurrean, atzean, erdian, ondoan, aurrera hartuz, iskin eginez, mila eta bat susto emanez.

Bai. Han ziren Errealekoak. Han ginen Errealekook. Laranja koloreko elastikoa eta laranja koloreko prakak eta laranja koloreko galtzerdiak janzten zituzten Milango Inter-eko jokalarien aurrean, erdian, tartean, ondoan, atzean, mila eta bat susto emanez.

Itxaron, «laranja koloreko elastikoak, prakak eta galtzerdiak» idatzi izan duzu? Ez al dira ba Interrekoak 'Nerazzurri, zera, beltzurdinak, horiexek baitira Lombardiako klubaren koloreak? Ez al dute ere lerro beltz batek gurutzatzen duen elastiko zuria erabiltzen bigarren jantzi, ezinbestekoa suertatzen denean…?

Ez al dira ba Interrekoak 'Nerazzurri, zera, beltzurdinak, horiexek baitira Lombardiako klubaren koloreak?

Bai baina bi aukera horiek ezinezkoak ziren Txapeldunen Ligako asteazkeneko partidan. Gerta zitekeen auskalo nongo ikusle batek, telebistaren bitartez ikusten zuena, txuri-urdinen eta beltz urdinen marrekin nahastea eta FIFAk ez du inolaz ere ez horrelako nahasmendurik sor dadin. Beraz, hirugarren ekipamenduaren elastikoa,galtzak eta galtzerdiak janzteko eskatu/agindu zion Interri. Eta klubak onartu. Alta, badakizue zein eta nolakoa Milan hiriak Paris hiriarekin duen lehia eta norgehiagoka eternala. Londres ez da arerioa beste ildotik doalako Vivienne Westwood, Mary Quant eta David Bowieren garaietatik. Berlin ez da aurkaria askoz urbanoagoa baita bertako aukera. Paris bai, Paris etsaia da Milanek beti nahi izan baitu berarentzat Europako Moda Hiriburuaren koroa. Koroa eta tronua. Koroa, tronua eta agintze-makila. Beraz, bere Modako Astea (Milano Fashion Week, alegia) beti da Ikusgarria/Ikaragarria/ Harrigarria/Izugarria/Zoragarria. Eta Milan hiria, Milan sena, Milan izena, Milan izana munduratzen duten erakunde, talde, mito guzti guztiek parte hartze dute bertan. Beharturik? Ez hiriarekiko konpromisoak bultzaturik.

Egoera eta desira horrela izanik, pasa asteazkenean Reale Arenan Interrek jantzi/finolatu zuen modeloa, Europako partidetan erakutsiko duena, Milango pasarelan,Milango Moda 'catwalk' delakoan, ibiltokian estreinatu berri berria zen.

Txalo zaparraden artean, han izan ziren, Duomoren inguruetako desfilean, handik gutxira Donostiarantz abiatuko ziren Lautaro Martinez eta Marcus Thura. Baita emakumezko Interreko Matilde Pavan, Flaminia Simonetti eta Marta Pandini jokalariak ere. Milango kaleetan ere, ofizioz eta debozioz modeloak diren Korlan Madi eta Madior Fall ikusi izan zituen jendeak beltz-laranjaz jantzita… Munduko moda aldizkari orok (Voguek barne) jantzi horien berri eman du luxuzko orrialdeetan eta ikusgarria da Interren web ofizialak aurkezpen horri eskaintzen dion tartea. Are, Nikek enpresak Interreko 'tiffosi' guztiei proposatzen dien azken atrebimendua, 'mash up' deitura hartu izan duten elastiko apartak. Diseinu espezial espeziala dutenak. Nolakoak ote? Talde maitatuaren kamisetaren iraganeko, oraingo eta igual etorkizunezko diseinuak nahasten dituen arropa da! Pasarelan ere izandako diseinua nahiz eta… Inter lehena ez izan horretan Barçak Milangoek baino aurretik jantzi zuen 'mash up' bat, Boca Juniors hirugarrena izan nahi duelarik…

Beltz laranjaz jantzi arren, asteazkeneko 87 minututan zehar ez ziren mutil estilo handiko horiek txuri-urdinez janzten zuten besteak baino hobeak.

87an iritsi zen Milangoen gola. Ez du, ordea, inporta handirik.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios