Txoria nintzela...
San Sebastián
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Sábado, 11 de marzo 2023, 08:27
Secciones
Servicios
Destacamos
San Sebastián
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Sábado, 11 de marzo 2023, 08:27
Txoria nintzela, txoria nintzela, sinistu nuen sinistu. Amets polit hura, amets polit hura, gaur ere nahi nuke sinistu.
Hortxe utziko nuke zutabe osoa. Melodia liluragarri bezain gogoraerraza behin eta berriro errepikatu eta kito. Ez zaio beste mezurik gehitu behar. Nahiko mamitsua bada esaldi parea. Imanol Urbietaren abestia ezin aproposagoa da gaur Realeko zenbait jokalarirentzat. Atzo beteko zituen 89 urte musikari eta idazle zarauztarrak. Hor dago oparitu zigun kantutegia. Berreskuratu egin behar. Eginda dagoena eginda dago. Gaitasuna, talentua eta jenioa ez dira ateratzen ez dauden tokitik. Lehor daiteke iturria, baina lehendik barrutik altxorra atera bazaio, berriz ere atera dakioke. Sekula barruan distira hori izan ez duenak ezin du bere baitan ezer suspertu. Kontua da barne miaketa egiteko aldarte eta jarrera jakin bat behar direla, autoestimua eta konfiantza tarteko. Hainbat erronka handi geratzen direla esatea ez da abiapuntu egokiena. Nahiago amets polit hura sinetsi. Ez da hain urruti geratzen Reala txoria izan zen garaia. Sinetsi al dugu? Datozen orduetan Mallorca edo Erroma taldeen bideoak alde batera utzi eta eurenak ikusi beharko lituzkete futbolari txuri-urdinek. Aukera ugari dute teknikariek jokaldi eder askoak aurkitzeko. Hor dago jokalarien ahala. Hor sinesten jarraitzeko froga.
Hemen, etxean, galdutzat ematen dute askok kanporaketa. Mirari hitza ere irakurri dut. Gure burua txiki ikusten badugu, pentsa nola ikusiko gaituzten Erroman. Haiek ere irakurri dituzte Imanolen hitzak. «Nola irabaziko digute hauek?», usteko dute. «Si vis pacem, para bellum», erromatarren ikurrarekin erantzungo nieke. Bakea nahi baduzue, presta guda ta egurra Reale Arenako borrokarako.
Txoria nintzela, txoria nintzela, sinistu nuen sinistu. Amets polit hura, amets polit hura, gaur ere nahi nuke sinistu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.