Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urruti samar geratzen zait Madril jai egun batean joan-etorria egiteko. Asteasu, ordea, bertan dago. Gainera, jokalariak bihar Bernabéuko zelaira ateratzen direnerako bukatuta izango dute euren hitzaldia Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak eta Joxe Mari Iturraldek. Angel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak ere bertso saioa bukatuta beharko lukete ordurako, zarauztarra realzale leiala baita. Bostek satira izango dute hizpide Muskerraren Egunean. Giza bizioak kritikatu edo barregarri uzten dituena da satira. Norbait edo zerbait irrigarri jartzeko erabiltzen dena. Baina modu finean erabilia. Elegantea. Ez du zerikusirik gure egunerokoan hainbeste indar duen kritika merke, zaratatsu eta suntsitzailearekin. Eta, noski, Realaren inguruan loreak botatzeaz gain beste irakurketa klasea egin behar denerako, primeran etorriko zait. Ea maisu handi horiengandik zerbait ikasten dudan, gaur buruan dudan ideia plazaratu nahi dudanean klubeko arduradunei edota zaleei amorrua sorrarazi beharrean irri txiki bat ateratzeko. Kontua da Champions hitzaren distirak zertxobait itsutu egiten duela eta zenbait joera ikustea zailagoa egiten duela. Izen aldeketena, esaterako. Gero eta Jon, Ander, Xeber, Alex eta Andoni gutxiago dago lehenengo mailako zerrendan. Aldiz, Hamarí, Arsen, Kieran, Takefusa, Mohamed-Ali, Umar eta André bezalakoak ugaltzen ari dira. Eta lehenengo taldean bakarrik izango balitz, gaitzerdi. Hor dago koska. Koska beti azpiko mailetan dago.

Nola adierazi satiraren bitartez ideia hau? Bihar Asteasura joango naizela uste dut. Bertako semea zen Pello Errotak bertso hauxe bota zuen behin: «Larru gorrian jaio nintzan da, ez det aberastasunik/nigatik ez du inork esango, kaballerua naizenik/Gure Jainkuak gau eta egun ez dit palta osasunik/tamaña onetan naizen artian ez daukat estuasunik». Realaren jaiotza, tamaina, osasuna... kaballeru izaera... Iradokitzailea.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios