Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Umorez abesteko bolada ez dela hau esango dute askok. Baietz pentsatzen dut nik, ordea. «Trailara, trailara, la-la-ra la-la-la-ra, lepoan hartu ta segi aurrera!». Talde bat lurrean aurkitu dugu, etsipenak jota. Zer da, eta final batek ihes egin diolako. «Trailara, trailara, la-la-ra la-la-la-ra, lepoan hartu ta segi aurrera». Aurrera mutilak, aurrera Gipuzkoa, aurrera txuri-urdinak... Beti aurrera. Bidea egiten jarraitu behar. Erori eta altxatzen den jendeak bakarrik eraiki dezake balio erantsia duen zerbait. Eta «bidean anaia erortzen bazaik, lepoan hartu ta segi aurrera!». Arrastaka dabilena ezin inondik erori. Gora begira zegoelako hartu du min Realak. Hobeto al daude Vilarreal edota bihar bisita egingo diogun Sevilla?

Europan goia jo duten bi talde dira biak ala biak. Euren bilakaera, ordea, oso bestelakoa izan da. Handik eta hemendik ekarritako jokalari eta entrenatzaileekin hornitu dituzte lorpen entzutetsuak. Aldaketa eta eraldaketa izan dituzte irizpide. Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.

Realak bidea du oinarri. Bidea eta norabidea. Ez al da azkenaldian gehiegitan gertatu jokalari baten izena Realarekin ez ezik beste bi talde hauekin ere lotzea? Batzuen eta besteen bideak hain desberdinak balira... Zoritxarrez, haiei bezala, guri ere kukuak oker jo digu zenbait fitxaketekin. Kanpotarren ekarpenaren atalean, erori egin da Reala. Eta orain? Bada, lepoan hartu ta segi aurrera.

Mikel, Beñat, Jon Ander eta Martin. Lau hauek jaurti zituzten lehenengo lau penaltiak asteartean. «Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik. Nor geran, zer geran aitortzeko!». Lepoan hartu ta...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios