Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txirrindularitzan ohitura dago. Karreristak helmugatik igarotzen dira proba bukatu baino lehen. Jendaurreko emozioa eta txaloak behin-behinekoak dira, hortaz. Lanean jarraitu behar esfortzuari eta irizpide teknikoei eutsiz. Realaren egungo errealitatea dakarkit burura irudiak. Hor du, parez pare, pankarta erraldoia. Champions jartzen du. Laudorioa ezker-eskuin. Arrakastaren oihartzuna. Bi aukera ditu. Azken helmuga laugarren postuaren lorpenean ikusi, edo erreferentzia on gisa hartu bidea egiten jarraitzeko, emaitza pozgarri bezain pizgarriaren oinarriak sendotuz. Helmugak mugak ditu bere baitan. Etena, geldialdia, ospakizuna eta, sarri, erokeria edo birmoldaketa. Txapeldunen ligan sartzeak ez al du klubean bizikletaren gidoia askatzearen noraeza eragingo?

Gogoeta aproposa da gaur, Nestor Barrenetxea eskultoreak 99 urte beteko zituen egunean. Unea eta lekua gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen hark. Idatzita utzi zuen: «Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak». Jon Maiak bertso hau bota zuen honen harira: «Aro zailak pasa dira batzutan ginen lau katu/batzuk bidean gelditu/ta beste batzuk nekatu/baina pausoak emanik eta jarreran ausartu/beste mende berri baten bizirikan gera sartu/Lehengo ikono zaharrak betiko dira zahartu/orain izar berri batzuk behar ditugu bilatu/bizirik mantendu nahiak justu horrek bizi gaitu». Reala gogoan zuela osatu ote zituen?

Noticia patrocinada

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios