Real Sociedad

Festak jarrai dezala

Olatz Elosegi
OLATZ ELOSEGI
  • 1

    Nesken taldeak hasitako festaren jarraipena. Realzaleontzat era ezin hobean hasi zen eguna neskek Anoetan eskainitako ikuskizunarekin. Gol zaparrada denboraldi aparta ixteko. Eta mutilek euri jasa horretan dan-tzan jarraitzen asmatu zuten.

  • 2

    Azeria ijitua baino hobe kornerretan. Donostian bi gol korner bidez jaso ostean, txuri-urdinak lezioa hobe prestatuta iritsiko zirelakoan geunden, baina ez. Falta zela? Litekeena, baina Gonzalez Fuertesen aldetik ezin laguntza gehiegirik espero. Norberak konpontzea hobe.

  • 3

    Batek borroka, besteak gola. Berriro ere Isak eta Sorloth elkarrekin aritu ziren eta biek ere aukera ederrak izan zituzten, emaitza ezberdinekin ordea. Norvegiarra borrokalari aritu zen, ez eraginkor. Suediarra izan zen asmatu zuena, une batzuetan gogogabe azaldu arren.

  • 4

    Donostiarrak merezitako saria. Denboraldiak eman duena patxadaz aztertu beharko da, baina Zubimendiren aurrerapausoa da albiste onenetako bat. Realari Europa Leaguerako sailkapena eman diona bere gola izatea merezitako saria da.

  • 5

    Behingoz etxeko lanak eginda, notak jasotzeko garaia. Bazirudien dena azken jardunaldian erabakiko zela, hortara ere ohituta baikaitu Realak, baina oraingoan lanak garaiz bukatu ditu eta zaleen 'nota' jasotzera baino ez da joango Reale Arenara. Bikaina izango ote da?

logo-correo-on2.svg
Este contenido es exclusivo para suscriptores