Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren asteko finalaren atarian ezinbestean Granadakoa datorkit burura. Ez genuen halakorik aurretik inoiz bizi eta oso berezia izan zen. Ilusio hura, sekulako aukera genuelaren sentsazioa... Urduritasuna, baina urduritasun gozoa. Orduan ere Atlético zen faborito, baina gu umiltasun osoz joan ginen, jakinda talde lana izango genuela indargune nagusia. Gauzak zailak jartzen zirenean, bata besteari lagunduz, aldamenekoa larri ikusterakoan hari babesa ematera joanez. Minutu zailak pasa genituen, batez ere partida amaieran, fisikoki esfortzua muturreraino eraman behar izan genuen, baina bukaeraino denok batera lanean jarraitu genuen eta oso aberasgarria izan zen. Agian beraiek hobeak ziren baina mila gauza gertatu zitezkeen eta guk zerbait handia egin genezakela ikusi eta sentitzen genuen.

Badakigu Bartzelonak izugarrizko kalitatea duela. Ez da nahikoa izango gauzak ondo egitea. Oso ondo egin beharko dira. Denak elkartuta lan egin eta indarrak ez dauden tokitik atera. Une oro gertatzen ari denaren irakurketa objetikboa egin eta egoera bakoitzari erantzun. Horretarako kontzentrazioa da ezinbestekoa. Jokalariak lehenengo minututik oso sartuak egon behar dute, momentuan suertatzen denari aurre eginez. Garrantzitsua da hasieratik sendo azaltzea.

Granadako titulua mugarri bat izan zen Realarentzat eta han egon ginenontzat. Gipuzkoan halako 'boom' bat eragin zuen eta herrietatik egin genuen bira hartan konturatu ginen nolako ilusioa piztu zen gure inguruan. Azken bost urteotan asko aldatu da taldearen bueltan dagoen giroa. Pozgarria da emakumeen taldeak bere jarraitzaileak dituela ikustea. Ni txikia nintzenean, nire erreferentziazko futbolariak gizonezkoak ziren. Orain aldiz gaztetxo askorentzat emakumeak dira ispilu.

Zorionekoa ni, hartan guztian parte hartu nuelako. Zaragozan egongo naiz. Nola ez. Badakit bizipenak etorriko zaizkidala. Polita izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios