

Secciones
Servicios
Destacamos
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Domingo, 15 de octubre 2023, 19:32
Igor Zubeldia Realeko erreferente eta kapitaina da. Taldearen barruan duen garrantzia gero eta handiagoa da, eta Imanolen hamaikakoetan fijoa da azkoitiarra. «Eskertzekoa da entrenatzaileak niregan daukan konfiantza. Bai fisikoki eta baita mentalki ere oso ondo nago».
Gustura dabil. «Nire momenturik onenean nago. Joan den urtean nire denboraldirik onena jokatu nuen lehen taldean eta orain jarraipena eman nahi diot momentuari. Partida asko jokatzen ari naiz eta ez nuen espero. Pozik nago eta harro bizipen hauek guztiak Realeko kamisetarekin bizi ahal izateagatik».
Taldea ere ondo ikusten du Zubeldiak. «Ni taldekide izan duen Realik onena da hau. Eta ez da denboraldi honetako kontua bakarrik. Aurrekoan ere maila altuan ibili ginen eta, gaur egun, ez da erraza talde honen muga non dagoen esatea. Eta ez dut jakin nahi, gure helburua hazten jarraitzea delako. Bide honetatik aldentzen ez bagara denboraldi bukaeran sari potoloa jaso genezake. Zein litzatekeen sari hori? Goiz da zehazteko, baina Champions Leaguen daukagun egoera izanda hurrengo fasera salikatzea helburu argia da. Aukera ona dugu».
Realak bat baino gehiago harrituta utzi du Championseko bere lehendabiziko bi partiduekin. Aldagela txuri-urdinean, ordea, taldeak eman duen maila espero zutena izan da. «Gure lana egitera atera gara, besterik ez. Ikusi dena astean zehar egiten dugun lanaren isla izan da. Guretzat Champions txapelketa berria zen eta zuhurtziaz jokatu nahi genuen non geunden jakin arte, baina hori dena ondo kudeatu dugu eta ez taldea ezta ni ere ez gara harritu gertatutakoarekin. Bi partidetan maila eman dugula esango nuke».
Zubeldia Zubietan egon da azken egunotan, bere taldekide batzuk selekzioekin aritu diren bitartean. «Pena? Selekziora joatea inoiz ez da izan nire helburua, oso zail eta urruti ikusten nuen zerbait zelako. Azkenaldian, aurredeialdietan nire izena agertu da eta horrek gauzak ondo egiten ari naizela esan nahi du. Poza ematen du hor egoteak, eta aurrerapausoa da nahiz eta azken deialdian ez sartu. Nire helburu nagusia Realari laguntzea da beti».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los lugares de 'Memento Mori': de la novela a la serie
El Norte de Castilla
La lucha por la 'pole' navideña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.