Borrar
Jose Mari López
Beñat Turrientes: «Pauso bat eman behar nuen eta eman dut»

Reala

Beñat Turrientes: «Pauso bat eman behar nuen eta eman dut»

Beasaindarrak ez du titular sentsaziorik baina pozik dago Imanolek ematen dizkion aukerekin

Gaizka Lasa

San Sebastián

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 8 de mayo 2024, 14:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Protagonista paperak ez dio Beñat Turrientesi umiltasuna kendu. Gaur adierazi duenez, «ez daukat titular sentsaziorik. Egia da minutu asko izaten ari naizela eta alde hortatik pozik nago, batez ere erakusten ari naizelako maila honetan lehiatu naitekela. Baina jokalari onak asko daude eta horrela jarraitu behar dut».

«Konfiantza» hitza aipatu du gakoetako bat bezala. «Konfiantza ematen dizu bai Imanolek partidu batean jartzea eta hurrengoan ere errepikatzea. Baina hemen partidu guztietan aukera berri bat daukazu zure lehiakortasuna erakusteko. Pozik nago baina astelehenean pentsatzen, oso neurketa zaila dugu eta Bartzelonan».

Onartu du beasaindarrak aurreko denboraldia bukatu zenean, gogoeta moduko bat izan zuela inguruarekin. «Pentsatzen jarri nintzen, familiarekin eta nire agentearekin. Esan nuen aurrera pauso bat eman behar nuela. Eta eman dut. Ausartagoa izan behar nuen, baloiarekin batez ere, eta defentsan buruz buruko lehietan ere asko hobeto dut. Aurreko denboraldian ez nituen minutu asko eduki, baina lasai egon nintzen, banekien zer mailan nuen».

Noticia relacionada

Zelaian hartzen duen posizioaren inguruan ere mintzatu da. «Beti esan dut Imanolek edozein tokian jartzen badit ere nire lana egin behar dudala. Zelai erdiko hiru kokaguneetan aritu naiz, baina erosoen Merinoren tokian aritzen naiz».

Azkenik, Bartzelonaren bolada txarra aipatu du. «Ez da mesede izango, izan ere Bartzelona da eta munduko talde onenetakoa da. Sekulako jokalariak ditu. Gu irabaztera atera behar gara eta intentzio horrekin goaz. Aurreko denboraldiko garaipenak ez du ezer aldatzen. Aurtengoa beste partida bat izango da. Helburua seigarren postuari eustea da. Europako lehiaketa onena jokatu nahi dugu, baina Champions-a urruti dagoenez Europa League dugu jomugan. Hala ere ezin ahaztu Conference ere Europa dela, eta gure helburua Europa da».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios